lunes, 30 de mayo de 2011

Euskadiren antolaketak

ANTOLAKETA POLITIKOA:
Zaila da euskal lurraldeen iraganaren berri izatea, oso iturri idatzi gutxi baitute. Lehenengo  erreferentziak Alfontso III.are kronikan azaltzen dira. IX. mendearen bukaeran edo X. mendearen hasieran idatzi zen, Alfontso I.aren erregealdi buruz. Bertan adierazten da Araba, Bizkaia karrabtza eta Urduña ez zituela inoiz konkistatu eta beti egon zirela hango biztanleen esku. Gaur egun arte iraun duten dokumentuen arabera, hauxe zen:

-ARABA: Konderria zen IX.mendean, eta egungo lurralde gehiena hartzen zuen. 882. urte aldera, Vela Jiménez Familia aipatzen da, eta Arabako kondeak zirela azaltzen da.


 -BIZKAIA: X. mendearen hasieran konderria zela aipatzen da, eta XI. mendean, jaurerria. Jaun bat zen Bizkaiko buru, eta haren kargua oinordetzan hartzen zen.


-GIPUZKOA: Oso iturri gutxi daude, eta 1025. urtean azaltzen da lehen aldiz Ipuzcoa izenarekin, iruñeko Erresumako gobernuaren mende.



GIZARTE ANTOLAKETA:

Mende horietan, euskal gizartea landan bizi zen, batez ere eta nekazaritza eta abeltzaintza ziren jarduera nagusiak. Gizartea bakandua zegoen eta independentzi zen. Gizarte feudala eta familia boteretsuak sortu ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario